Atal honetan erakusten dira Europako Batzordearentzat lehentasuna duten produktu eta zerbitzuen kategoriak; horrekin batera, kategoria bakoitzari aplikatzen zaizkion erosketa publiko berdeko irizpideak ere erakusten dira.Kategoria bakoitzak hiru betekizun maila ditu, kasu bakoitzaren zirkunstantzia konkretuen arabera aukeratu beharrekoak.
Produktu eta zerbitzuen kategoria bakoitzean definitutako irizpideak aldez aurretik adostu dituzte Ihobe sozietate publikoak, “2030rako Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen Programaren” idazkaritza teknikoa den aldetik, eta sektore bakoitzeko enpresa hornitzaileek.
Deskargak:
- Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen Programa(Euskara)
- Atxikitzeko dokumentua(Euskara)
- Laburpen exekutiboa(Euskara)
- Laburpen infografikoa(Euskara)
