Ingurumen-irizpideak Nerbio-Ibaizabal eskualdeko etxeko zaborrak bildu eta garraiatzeko lizitazioan
Xehetasuna: etxeko zaborrak ingurumen-irizpideekin biltzeko eta garraiatzeko lizitazioa
Nerbioi-Ibaizabal Eskualdean etxeko zaborrak bildu eta garraiatzeko zerbitzuak maila handia eskatzen du ingurumen-zorroztasunean.
Plegu-oinarri bat abiapuntutzat izanik, Eskualdeko Jasangarritasun Bulegoak Ihoberi aholkularitza eskatu zion, txertatu beharreko ingurumen-klausulak zehazteko.
Horrela, plegua xehatzean, ingurumen-alderdi hauek jaso ziren, zehazki:
BALDINTZA EKONOMIKO-ADMINISTRATIBOETAN honako arlo hauetan txertatu dira ingurumen-irizpideak:
KONTRATUAREN XEDEA:
· Zerbitzuak burutzean, ingurumena eta laneko osasuna errespetatzen dituzten metodoak, jardunbideak, produktuak eta makinak erabili behar dira.
KONTRATUA GAUZATZEKO INGURUMEN EDO LAN BALDINTZAK atalean:
· Honako gai hauekin lotutako ingurumen-baldintzak ezarri dira:
- Ekipoak (hondakinak biltzeko kamioiak): igorpen txikiak ihes-tutuetan (EURO VI minimoak), soinu-igorpen txikiak, birsortu diren edo likatasun gutxi duten olio lubrifikatzaileak, soinu-igorpen txikiak eta gutxieneko energia-eraginkortasuna dituzten pneumatikoak eta dagozkion egiaztagiriak.
- Erregai-kontsumoaren berri emateko sistemak.
- Erabiltzaileen prestakuntza.
- Biltzeko eta garraiatzeko ekipoen mantentze-lanak, garbiketa eta legeztapena. Ibilgailuen mantentze-lanetan sortutako hondakinak garbitzeko eta kudeatzeko estazioak: olio lubrifikatzaileak eta pneumatikoak.
- Edukiontziak garbitzea.
- inprimatzeko papera
KONTRATUA EZ BETETZEAGATIK KONTRATISTARI EZARRIKO ZAIZKION ZIGORRAK atalean:
· 11. klausulan ezartzen diren baldintza sozialak edo ingurumenekoak urratuz gero, Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal sozietateak kontratu-aurrekontuaren % 10eko zigorra ezar dezake.
ESLEIPEN PROZEDURA atalean:
· 48 puntu eman daitezke guztira, 100 puntu lor daitezke, irizpide subjektiboen arabera, eta, horietan, proposamen teknikoarekin lotutako ingurumen-alderdiak hartzen dira kontuan.
KAUDIMEN TEKNIKOAREN eskakizunak:
. Laneko osasunaren eta ingurumenaren arloetan prestakuntza duten langile teknikoak edukitzea eta ingurumen-kudeaketaren gaineko jardunbide egokiak sistematikoki aplikatzeko gaitasun teknikoa izatea.
PRESKRIPZIO TEKNIKOETAN, ingurumen-baldintzak zerbitzua ematean derrigor bete beharrekoak direla ezartzen da.
· Zerbitzuaren zehaztapen teknikoetako ingurumen-baldintzak:
- Biltzeko maiztasuna eta egunak, zerbitzua optimizatzeko asmoz.
- Keen, gasen eta zaraten igorpena mugatzen dela bermatzeko beharrezkoak diren gailuak ibilgailuetan eta ekipoetan, administrazio-pleguan ezarri bezala.
- Bilketa-puntuen mantentze-lanak eta ura ekonomizatzeko sistemekin garbitzea, erabilitako makinei zein eskuzko jarduerei dagokienez.
- Kontratua egikaritzean ingurumen-aldagaiak kontrolatzea, monitorizatzea eta horiei jarraipena egitea ahalbidetzen duten informazio-sistemak: kilometrajea, erabilitako erregaia, edukiontzian bildutako hondakin kopurua...
- Txostenak egitea, ingurumenaren gaineko hileroko datuak emateko: uraren eta erregaien kontsumo errealen neurketa eta kontsumoak murrizteko proposamenak.
Denbora-erreferentzia: 2017. urtea.
Hurrengo urratsak eta erronkak:
Lizitazio honi dagokionez, Eskualdeko Jasangarritasun Bulegoak egikaritzapenaren jarraipena izango du ardatz.
Ikuspegi orokorrago batetik, erosketa eta kontratazio berdea hartuko dira oinarritzat:
- Alde batetik, Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal 2020rako Euskadiko erosketa eta kontratazio publiko berdearen programaren konpromisoei atxiki zaie, eta aurreikusi du horien plangintza garatzea eta eremu horren gaineko prestakuntza indartzea.
- Beste aldetik, epe ertain-luzera begira, Eskualdeko Jasangarritasun Bulegoak beste bi kontrataziotan txertatu ditu ingurumen-irizpideak: zabor handien bilketa eta hondakinen edukiontziak.
Esperientziak hasiera batean ezarritako helburuak lortzea ahalbidetu du:
Aurrezpen ekonomikoa:
- Baterako kontratazioari esker, Udalek 309.000 euro au
Udalek helburu argia bete nahi dute ingurumen-irizpideen araberako kontratazioaren aldeko ekimen eta apustu honekin:
- Hondakinak biltzeko eta garraiatzeko zerbitzuen eragin
Entitate sustatzailea: Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal (bederatzi udalez osatutako sozietate publikoa, haien berezko baliabide eta zerbitzu teknikotzat jarduten duena
Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal es una sociedad pública de los Ayuntamientos de Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Etxebarri, Orduña, Orozko, Ugao-Miraballes, Zaratamo y Zeb