Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian edariak eta janaurrekoak saltzeko makinen zerbitzua ematea ingurumena zainduz
Zein da lizitazio honen helburua? Zerbitzuaren hobekuntza integrala egitea
Akademiak vending makinak ditu instalazioetan.
2019an lizitazio berri bat bideratu da, helburu duenak zerbitzu hobea ematea hainbat gairen gainean:
- Makinetan eskainitako produktu-motak edariak eta elikagaiak: produktu osasungarriagoen aldeko apustua egin nahi izan da, kontuan izanik zerbitzua formakuntza-ingurune batean eman dela, eredugarria izan behar dela, koherentzia erakutsi behar duela eta bizitza-ohitura osasungarriak sustatu behar dituela.
- Produktuen prezioa. Administrazio-kontratu berezi bat izan da, ez baitago aurrekontu batekin loturik. Akademiak erabiltzaileen eskura jarri ditu makinak eta makinen kudeaketa gainbegiratzeaz arduratzen da; baina inolako ustiapen-kanonik ez duenez ezarri, amaierako prezio unitario merkeagoak eskaini daitezke produktuetan.
- Saltzeko makinen berezko ezaugarriak, energia-eraginkortasuna eta mantentze-lanen optimizazioa bilatuz.
- Makinen garbiketa eta sortzen diren hondakinak kentzea eta horiek zuzen kudeatzea.
- Zerbitzu tekniko bat izatea, tresna teknologikoen laguntzarekin, komunikazio azkarra ahalbidetzeko, eta zerbitzuaren gertakariak eta irregulartasunak konpontzeko.
Nola landu dira agiriak? Modu koordinatuan eta ikuspegi integral batekin
Ingurumen, bidezko merkataritza eta elikadura osasungarriko irizpideak agirietan barne hartu dira honako arrazoi hauengatik:
- Lan bateratua eta koordinatua egin da Akademiaren barne mailan, inplikatutako hainbat zerbitzuren artean eta kontratuaren xedea kontuan hartuz: kontratazioa, mantentze-lanak eta ostalaritza.
- Komunikazio eta ikasketa partekatua izan da Eusko Jaurlaritzako beste hainbat kontratazio-eremurekin, gai zehatzetan orientazioa eta aholkularitza emanez.
- Ihoberen, Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen Programaren idazkaritza teknikoaren laguntza izan da, agiriak ingurunera egokitzeko proposamena zehazteko orduan.
Hain zuzen ere, zer ingurumen-irizpide jaso dira?
Pixkanaka-pixkanaka aurrera eta urrats irmoak eginez, agiriek ingurumena babesteko ikuspuntu errealista hartu da, merkatuarekin aurretiaz alderatu ondoren.
Honako hauek dira hainbat ataletan agertzen diren xehetasunak:
AGIRIA INGURUNERA EGOKITU IZANAREN XEHETASUNAK, hainbat ataletan:
i) Zerbitzuarekin lotutako eta nahitaez bete behar diren zehaztapen teknikoetan honako gai hauek barne hartu dira:
- Saltzeko makinen energia-eraginkortasuna:
Edari beroak eta elikagai solidoak edo snack-ak saltzeko makina-multzoak edo horiek saltzeko makina guztiek, gutxienez A+ sailkapeneko akreditazioaren energia-eraginkortasuneko sistema izango dute.
Era berean, makinek ezingo dute argiztapenik izan apaintzeko edo publizitatea egiteko.
- Edari beroak saltzeko makinek izaera bimodala izango dute:
Edari beroen makina guztiak kafe-alekoak (% 100 naturala) eta bimodalak izango dira.
- Makinetan jarriko den ingurumen-informazioa:
Ingurumen eta/edo gizarte mailan arduratsuak diren produktuen adierazpen argia (jasangarriak, Bidezko Merkataritza, nekazaritza ekologikoa, ekoizpen integratua edo Euskolabel, etab.). Gainera, eta Administrazioak burutu nahi duen ingurumen-komunikazioko kanpainetan laguntzeko helburuarekin, saltzeko makinetan erabilgarri dagoen espazioa erraztuko da publizitaterako.
- Ontzien erabilera eta ezaugarriak edarien makinetan:
Prezioen sistema bikoitzarekin programatu beharko dira (edalontzirik gabe/ edalontziarekin). Ontziak berrerabiltzeko eta birziklatzeko proposamenak balioetsiko dira.
ii) Betearazpen-baldintza berezietan:
- Kontratuaren xede diren hondakinak kudeatzeko, kentzeko, garraiatzeko, biltegiratzeko eta/edo birziklatzeko eskakizunak ezarriko dira. ?
iii) Esleipenaren irizpideen barruan, eta balioespen subjektiboko irizpide moduan, honako hauek puntuazio ezberdina izango dute:
- Makinen energia-eraginkortasuna, Memoria teknikoan xehatu behar dena.
- Eskainitako produktuen kalitatearen/barietatearen/txandakatzearen gaineko proposamena egitea: bidezko merkataritzako edo antzeko zigiluak dituzten produktu ziurtatuak; nekazaritza ekologikoko zigiluak dituzten produktuak; gantz ase eta azukre maila baxuak egiaztatuta dituzten produktuak; premia bereziak dituzten erabiltzaileentzako produktuak (zeliakoak, alergikoak, etab.).
- Bilgarriak eta/edo plastikozko hondakinak kentzea kudeatzeko ingurumen-neurrien proposamena egitea, horiek berrerabili, birziklatu edo kendu daitezen, dagokion moduan.
* OHARRA: Agiriak 15 puntu ezartzen ditu guztira, balioespen subjektiboko ingurumen-irizpideak definitzeko (guztirako 100 punturen aldean).
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia Euskadiko segurtasun publikorako formakuntza-zentroa da.
Hortaz, Akademiaren helburuak dira, besteak beste, honako hauek: segurtasun-
Langileak eta Akademiako ikasleak (1.000-1.200 pertsona artean, gutxi gorabehera).
Dependencias de la Academia en Arkaute (Araba).
La Academia Vasca de Policía y Emergencias e
Nola egin da izapidea? Zein izan da emaitza?
Lizitazioaren administrazio-izapidea ustekabekorik gabe egin da. 3 enpresak eskaintza aurkeztu zuten, eta horien a
Harremanetarako pertsona:
- Izena: Edurne Lasa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren arlo ekonomikoko eta kontratazioko teknikaria
- Telefonoa: 945 773 461